XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN SOZIALAK

Mota arras desberdinetako errealizazio eta iharduera propioko programa zabal baten garapenarekin batera eta Kutxa finkaturik dagoen gizartetik bertatik sortutako iniziatibak aldeztuaz gainera, erakundeak ekintza-plangintza zabala bideratu du komunikazioaren eta harreman sozialen eremuan, antolakuntzaren eremu barrukoan nahiz kanpokoan.

Kutxa garrantzi handiko erakundea da, Gipuzkoako geografia osoan zehar lan-zentruak banaturik dauzkana eta, gainera, Gasteiz, Madrile eta Barcelona-n ere eragiketa-lekuak badituena.

Horregatik, beharrezkoa zaio informaziozko eta loturazko bide iraunkor batzu edukitzea eta arazo teknikoen alboan, giza taldeak bere koherentziari eustea, oinarrizko printzipioen arabera joka dezan eta, honela, gizarteari eraginkortasunez erantzun diezaion.

Barne-antolakuntzari dagokionez, anaiarteko egintza gisa urtero ospatu ohi den pertsonalaren jaia aipatu behar da, Kutxaren fundazioaren oroitzapenez egiten dena.

Erakundea osatzen dutenek partehartzen dute bertan.

Baina batez ere, urtean zehar indartuz joan diren izaera iraunkorreko komunikazio-bideak dira aipagarriak eta, horien artean, Noticias CAP aldizkaria.

Honek Kutxak finantz eta gizarte-eremuan egiten duen lanaren ikuspegi etengabeki eguneratua ematen du.

Lan guzti honek bere pertsonalaren kopurua zabalduz eta areago gaituz joatea eta, honela, jendearekiko bere harreman etengabekoetan solaskide gehiago eta hobeak edukitzea suposatu du.

Komunikazio hauek indibidualizatuak nahiz instituzionalak izaten dira, urtean zehar ugariak.

Hain zuzen ere, Kutxa, bere ordezkari maximoen bidez, askotan agertu da bere gizartearen aurrean, egiten duen lanaren eta beronen zentzuaren berri emateko.

Kutxak lehentasuna ematen dio informatzeko bokazio eta konpromisuari eta, zentzu honetan, komunikabideek eskatu izan dioten guztietan beti irekia agertu izan da.

Kutxa, beronek egiten dituen lanak jakingarriak bait dira, praktikan egunero agertzen da komunikabideetan.

Honek, komunikazio sozialaren aldetik begiratuta, batzutan sendotu egin dira erakunde-izaerako publizitate-kanpainen bidez.

Publizitate hauen bidez zehaztasunez eta aski zabaltasunez hedatzen dira gestioari berari dagozkion alderdiak eta gure errealitate kolektiboari oinarrizkoak zaizkion balioei zalantzarik gabeko babesa ematen zaie.